FAMILIA TERAPIA
Familiaren testuinguruan, zein pertsona esanguratsuekin sortzen diren arazoei aurre egiten laguntzen digu familia terapiak, ulertarazten gainera, arazo hauen iturri diren harremantzeko era ezegokiak. Askota familia kide bat da sintoma azalaretzen duena (estresa, beldurrak, antsietatea…), ikuspegi sistemikoak zer gertatzen den ulertzen laguntzen digu, familia dinamikan aldaketan egin ahal izateko ondoren.
TERAPIA INDIBIDUALA
Egunerokotasuean pertsonak dauzkan zailtasunak landuko ditugu, bizitzeko oztopo bilakatu zaizkigun hauek eta kontsultara etortzea eragin duten arrazoietan sakonduko dugu, hauek ulertu eta aldaketak eragiteko ondoren.
BIKOTE TERAPIA
Bikoteekin lan egiten dugunean, helburu nagusiena bikotea nola dagoen argitzea da, kontsultara datozen momentuan zein den bikote hori. Ondoren egoeraren ikuspegi indibidual zein bikotekoa landuko dira, bi aldeak beteko dituen erabaki batera iritsi ahal izateko, ondoeza gutxituz eta komunikazioa hobetzen lagunduz.
TALDE TERAPIA
Pausan, talde terapiak psikologo batek gidatutako elkartze lekuak dira, segurtasuna oinarri hartuta, bakoitzaren bizipen, sentimendu eta historia elkarbanatzen dira, horrela gure egoera berdinean dauden pertsonekin topo egin ahal izateko, gure prozesua bidelagunekin landuz. Talde terapia ezberdinak egiten dira, gai zehatzei lotuak: dolu eta galerak, guraso taldeak, emakume taldeak.
DOULUA ETA GALERAK
Dolua maite dugun horren galeraren aurrean gertatzen den prozesu natural bat da. Pertsona bakoitzaren dolua bakarra eta berezia da, ez daude bi dolu berdin, horregatik PAUSAn prozesu hauek pertsonaren erritmoa errespetatzen zaintzen ditugu. Dolua sentitu dugun maitasun horren erakusle da, eta hitzak ulertzera ematen duen bezala min ulu bat da. Min horretan gu hor gaude zuretzat, inoiz baina gehiago horrelako egoera batean bizitza PAUSAtu egiten baita.
BESTE ZERBITZUAK:
- Formakuntza
- Psikologiari buruzko hitzaldiak
- Doluari buruzko hitzaldiak
- Psikologiari buruzko hitzaldiak
- Emakumeentzako bizipen tailerrak